Egoitza, Bazkaria eta Afariak

KONGRESUAREN EGOITZA

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA. SARIO ERAIKINA
(Fernando Remacha aretoa)

Nafarroako hiriburuaren hegoaldeko hegalean, NUPen Iruñeko Campusaren egoitza dago: Arrosadia, 757.000 metro karratuko azalerarekin.

Paisaia irekia da, Sadar ibai apalak zeharkatzen du, eta haren ertzetan makal hostotsuak daude, Iruñeko paraje maitagarri baten azken lekukotasuna.

Sario eraikina Arrosadiko campusaren hegoaldean dago. Unibertsitate berria eraiki aurretik zegoen eraikina da. Besteak beste, Fernando Remacha gela dauka barnean, 600 lagunentzako lekuarekin, eta han irakaskuntza ekitaldiak, biltzarrak eta beste bilera zientifiko batzuk egiten dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzko informazio gehiago: https://www.unavarra.es

KONGRESUAREN BAZKARIA

Azaroaren 13an   10€

Kongresuaren bazkaria cocktail motakoa izango da.

lan saioak egingo diren eraikinean bertan zerbitzatuko da.

KONGRESUAREN AFARIAK

La Huerta de Chicha Jatetxea

Azaroaren 12an   Ordua 21:30ean   20€
La Huerta de Chicha Jatetxea, Paulino Caballero kalea, 15. Iruña

Agian dekorazio originalagatik, eskaintza gastronomiko zainduagatik edo hemen arnasten den giro atseginagatik, jatetxe honetan Nafarroako lehengaiekin egindako sukaldaritza osasungarriaz gozatu ahal izango duzu, non barazkiak protagonismo osoa hartzen duen.

Eta hau guztia leku berezi batean… Lokal maitagarri horretan, bere jabeek, Jorge eta Cari Goicoechea Lizarbe anaiek, omenaldia egin nahi izan diote bere aita Jesusi – “Chicha” izenez ezagunagoa –, landa eta lurrari bizitza eskaini eta Alzheimerrak oroimenetik ezabatu zuen nekazari nafarrari.

Casa manolo jatetxea

Azaroaren 13an   Ordua 21:30ean   20€
Restaurante Casa Manolo, García Castañón kalea, 12. Iruña

Casa Manolo Iruñean historia handiko jatetxea da. Hirigune historikoan dago, eta Nafarroako janari tradizionala eskaintzen du, sasoiko produktuekin.

*Bazkari eta afarietarako erreserbak kongresuan izena emateko formularioaren bidez egingo dira. Erreserba egiteko azken eguna urriaren 28a da. Ordainketa egin behar da, kongresua hasi baino lehen.

ANTOLATZAILEAK
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.