Egoitza, Bazkaria eta Afariak

KONGRESUAREN EGOITZA

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA. SARIO ERAIKINA
(Fernando Remacha aretoa)

Nafarroako hiriburuaren hegoaldeko hegalean, NUPen Iruñeko Campusaren egoitza dago: Arrosadia, 757.000 metro karratuko azalerarekin.

Paisaia irekia da, Sadar ibai apalak zeharkatzen du, eta haren ertzetan makal hostotsuak daude, Iruñeko paraje maitagarri baten azken lekukotasuna.

Sario eraikina Arrosadiko campusaren hegoaldean dago. Unibertsitate berria eraiki aurretik zegoen eraikina da. Besteak beste, Fernando Remacha gela dauka barnean, 600 lagunentzako lekuarekin, eta han irakaskuntza ekitaldiak, biltzarrak eta beste bilera zientifiko batzuk egiten dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzko informazio gehiago: https://www.unavarra.es

KONGRESUAREN BAZKARIA

Azaroaren 15ean   10€

Kongresuaren bazkaria cocktail motakoa izango da.

lan saioak egingo diren eraikinean bertan zerbitzatuko da.

KONGRESUAREN AFARIAK

La Huerta de Chicha Jatetxea

Azaroaren 14an   Ordua 21:45ean   20€
La Huerta de Chicha Jatetxea, Paulino Caballero kalea, 15. Iruñea

Agian dekorazio originalagatik, eskaintza gastronomiko zainduagatik edo hemen arnasten den giro atseginagatik, jatetxe honetan Nafarroako lehengaiekin egindako sukaldaritza osasungarriaz gozatu ahal izango duzu, non barazkiak protagonismo osoa hartzen duen.

Eta hau guztia leku berezi batean… Lokal maitagarri horretan, bere jabeek, Jorge eta Cari Goicoechea Lizarbe anaiek, omenaldia egin nahi izan diote bere aita Jesusi – “Chicha” izenez ezagunagoa –, landa eta lurrari bizitza eskaini eta Alzheimerrak oroimenetik ezabatu zuen nekazari nafarrari.

Café Iruña Jatetxea

Azaroaren 15ean   Ordua 21:30ean   20€
Café Iruña Jatetxea, Gazteluko Enparantza, 44. Iruñea

Café Iruña kafea, taberna eta jatetxea 1888an sortu zen eta Iruñeko Gaztelu plazan dago, hiriaren bihotzean. Kafetegi ezagun hau derrigorrezko geltokia da Iruñea bisitatzen duen jendearentzat.

Café Iruña topagune bat da iruindarrentzat, bere tradizioagatik, kokapen ezin hobeagatik, egongela enblematikoagatik eta terraza zabalagatik. Gainera, oso aukera ona da pintxoak jateko, bazkaltzeko edo afaltzeko, lurraldeko produktu tipikoak.

*Bazkari eta afarietarako erreserbak kongresuan izena emateko formularioaren bidez egingo dira. Erreserba egiteko azken eguna urriaren 30a da. Izen-ematearen baieztapenarekin batera jasoko duzun mezuan, aukeratu dituzun bazkari/afarien ordainketa kudeatzeko jarraibideak adieraziko dira. Ordainketa kongresua hasi aurretik egin behar da.

ANTOLATZAILEAK