Iruña
2026ko azaroak 12-14
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
(Fernando Remacha aretoa, Sario eraikina)
Urria 28a
Bazkariak / afariak / antzerkia erreserbatzeko eta ordaintzeko gehienezko data
Azaroaren 5a
Online izena emateko epearen amaiera
AURKEZPENA
Hiru urte igaro dira 2022ko azaroan Iruñean Hezkuntza, Oroimena eta Historiaren I. Nazioarteko Biltzarra egin zenetik. Une hartan, ikastetxe askotan egiten ari zen hezkuntza-lanari pultsua hartzeko saiakera gisa sortu zen, bai eta garatzen ari ginen praktikei buruz elkarlanean hausnartzeko ere. Baina, denbora-tarte labur honetan, hezkuntza-eragile desberdin eta askotarikoen benetako komunitate bihurtu da. Komunitate hori RedMemoriaren bidez konektatua dago (lehen bilera haren fruitu bikaina) eta bi urtez behingo biltzarretan aurrez aurre biltzen da.
Horrela, urtero aurrerapauso bat eman da, eta 2025ean RedMemoria Sarearen I. Topaketa egin da. Bertan, parte hartu dute 12 autonomia-erkidegotako 23 ikastetxetako ikasle eta irakasleek. Topaketa horrek balio izan du elkarrekin adiskidetzeko, Nafarroako oroimen-lekuetan elkarrekin ibiltzeko, eta tailerretan hausnartzeko: alde batetik, egiten ari garen hezkuntza-praktikari buruz; bestetik, nola ikusten duten ikasleek, lehen pertsonan kontatuta, zer garrantzia duen oroimenaren gaineko lanak haien eguneroko esperientzian, gazte diren aldetik; eta, azkenik, parte hartzen duten irakasleek zer itxaropen dituzten bai RedMemoriari bai III. Biltzarrari buruz.